2010/11/18

Transition

Kotxe hegalariek zientzia fikzioaren mundua alde batera utziko dute datorren urtean, zer edo zer erreala bihurtzeko. Terrafugia konpainia estatubatuarrak bai airean baita lurrean ere erabili ahal izango den ibilgailua aurkeztu berri du. Beraz, gidariek gidatzeko B karneta eta pilotu lizentzia izan beharko dute.


Transition izena jarri dioten ibilgailu honek 700 km baino gehiagoko autonomia izango du, eta 185 km orduko abiadura lor dezake. Bi bidaiarientzako ibilgailu honen eraldaketa 30 segundotan betetzen da.


Transition-ek gidatzeko eta hegaz egiteko froga guztiak gainditu ditu, ondorioz, mugitzeko modu berri honek ateak zabalik ditu dagoeneko merkaturatzeko.

1 comentario:

  1. Really good blog!
    I enjoyed a lot reading your entries and I hope you will write more!

    The worse thing is that my wife had to translate it for me because it is written in Basque, but do not worry, I am trying to learn your language, my wife is a really good teacher.
    Please continue writing on it.

    Thank you!
    Congrats from the States!

    john stewart

    ResponderEliminar