2010/11/23

Skoda Superb


 


Argaki hauetan ikus dezakezuenez, Skoda Superb autoari buruz hitz egingo dugu, auto handia da, 4,84 metroko luzeeragaz, baina barruan zein maletategian daukan lekua oso ondo aprobetzatua dago. Oso prezio- kalitate ona du 28.000 eurogatik guztiz hornitutako autoa eduki dezakezu.


Volkswagen motorea erabiltzen du, beraz bere kalitatea ezin da zalantzan jarri. Gure ustez diesel 140CVko motorea onena da, oso gutxi kontsumitzen duelako, eta potentzia soberan du. Motore hau oso ondo doa, eta oso isila eta egokia da kotxea duen pisuarekiko. Barruko aldea oso kalitate honekoa da irudian ikus dezakezuenez, eta atzeko jesarlekuak oso espaziotsuak eta erosoak dira.


Maletategia bi modutan zabaldu daiteke 5 ateetakoa edo 4koa bihurtuz, hau oso praktikoa da objetu handiak maletategian sartzeko. Begira irudiak:
Beraz handia, erosoa, eta kalitate-prezio ona duen autoa nahi baduzu hau da zure autoa!


No hay comentarios:

Publicar un comentario