2010/10/28

Airbus A380


Airbus A380 edo A3XX Airbusek eraikitako lau motordun hegazkina da. Ontzigain bikoitza duen hegazkin bakarra da, eta honek, munduko hegazkinik handiena bihurtzen du (double deck ingelesez).



850 bidaiari garraiatzeko gai da, eta horrek munduko hegazkinik handiena izatea eragin du, Jumbo klasikoa gaindituz. Hegazkin honen lehenengo hegaldia 2005eko apirilaren 27an izan zen, Frantziako Toulouse hirian.



Airbus A380a 15200km hegan egiteko gai da eskalarik egin gabe, hau da, Bartzelonatik Sidneyraino dagoen distantzia. Abiadura arruntena Mach 0,85 da, beste modu batera esanda, 900km/orduko.



Simulakro desberdin asko egin dira hegazkin honen segurtasuna bermatzeko. Garrantzitsuena 2006ko martxoaren 26an Hanburgon, Alemanian, egin zena da. 873 pertsona (853 bidaiari eta 20 langile) 77 segundotan atera ziren ontziak dituen 16 larrialdi irteeretako 8tik.






1 comentario:

  1. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar