2010/11/25

iPod Touch

Archivo:IPod touch 4G.png
iPod Touch Applek diseinatutako multimedia erreproduzitzailea da. 8, 16, 32 eta 64 GBeko flash memoria izan dezake eta Appleren aplikazio guztiak ditu eskuragarri. Wi-Fiaren bidez kable barik konektatu daiteke internetera baita iTunes Store edo App Store-n nabiga dezake ere.

Hasieran iPod honek ez zituen Eguraldia, Mapak, Mail, Oharrak eta Burtsa aplikazioak, ostera, 1.1.3 bertsiotik aurrera, aplikazio hauek erabilgarri daude.

3.0 bertsioan ordenagailuek dituzten "ebaki, kopiatu eta itsatsi" funtzioak ezarri zituzten. Hau guztiaz aparte, ahots artxiboak grabatu eta editatzeko programak sartu zituzten ere.

Hainbat hizkuntzatan dago iPod mota hau, ostera, euskaraz erabili ahal izateko urte batzuk itxaron beharko ditugu, bertsio berriago bat atera arte. Hala ere, gaur egun, euskarazko crack-ak jaitsi eta iPod Touchean instalatu daitezke euskarazko bertsioak izateko. Hala ere, Appleri ez zaizkio gustatzen mota hauetako crack-ak.

111mm ditu altueran, 58.9mm zabaleran eta 7.2mm lodieran. Gainera, bere pisua nahiko murriztua da: 101g baino ez ditu pisatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario