2010/11/29

Toyota Auris Hibryd

Toyotak teknologia berri guztiak erabiliz oso gutxi kutsatzen zein kontsumitzen duen autoa sortu dau, modelo hau Auris deritzaio eta oso auto polita zein arina da.
140 CV-ko motorea lortzen du, eta hiritik abiadura txikian zoazenean motore elektrikoa erabiltzen dau, errepidetik gidatzerakoan ostera motore biak erabili ahal dira bere kontsumoa asko jaitziz.

20.000 eurotik aurrera salgai dago eta gure ustez benetan interesgarria dan autoa da.

2010/11/28

Renault Laguna Coupe

2010. urtean Renault-ek bere kiroleko autoa salmentan jarri zuen, oso auto polita zein erabilgarria da. Hainbat motore ezberdin jartzeko aukera du, baina gure ustez potentzia/ kontsumoari begira 180 CV- dun diesel motorea da. Motore hau 6,2 L/ ehun kilometroko kontsumoa du eta duen potentziarako oso ondo dago zeren eta auto honek 233 Km/ horduko abiadura har dezake. Bere maletategia oso handia da kiroleko auto bat izateko, zeren eta 423 litrokoa da, beraz oso aprobetzagarria.
Auto honek estetika oso polita eta kirolekoa da irudietan ikus dezakezuenez. Gure ustez Alfa Romeo eta Aston Martinen itsurak ditu, eta marka horien estilo hartu ditu. Beraz nahiz eta familia euki auto hau problema barik euki dezakezu zeren eta nahiko handia da.
Auto hau 30.000 eurotik aurrera salgai dago, beraz nahiko ondo dago prezioari begira. Bi Xenon argiak doainik dira edozein bertsioan beraz nahiko ondo ekipatuta dago. Hona hemen auto honen argazki batzuk:

Irudi hauek GT modeloari deritzaio, hau da guztietatik kirolariena

Hau bertsio normala da

2010/11/25

Seat Leon Ecomotive

Nahiz eta kirol autoa dirudien, oso auto ekologikoa da, oso gutxi kontsumeitzen du eta beste Seat autoen errendimendu bera lortzen du. Diesel motorea erabiltzen du, eta 3,8 litro gasoil gastatzen ditu 100 Km-ko. Horrez gain, oso gutxi kutsatzen du, beraz auto ekologikoa zein ekonomikoa da.
Start-Stop teknologia erabiltzen du, beraz autoa gelditzerakoan, adibidez semaforo batean, autoaren motorea itzaliu egiten da, eta berriz azeleratzerakoan pizten da. 19.000 eurotik aurrera salgai egongo da, ekipamendu osoarekin.

iPod Touch

Archivo:IPod touch 4G.png
iPod Touch Applek diseinatutako multimedia erreproduzitzailea da. 8, 16, 32 eta 64 GBeko flash memoria izan dezake eta Appleren aplikazio guztiak ditu eskuragarri. Wi-Fiaren bidez kable barik konektatu daiteke internetera baita iTunes Store edo App Store-n nabiga dezake ere.

Hasieran iPod honek ez zituen Eguraldia, Mapak, Mail, Oharrak eta Burtsa aplikazioak, ostera, 1.1.3 bertsiotik aurrera, aplikazio hauek erabilgarri daude.

3.0 bertsioan ordenagailuek dituzten "ebaki, kopiatu eta itsatsi" funtzioak ezarri zituzten. Hau guztiaz aparte, ahots artxiboak grabatu eta editatzeko programak sartu zituzten ere.

Hainbat hizkuntzatan dago iPod mota hau, ostera, euskaraz erabili ahal izateko urte batzuk itxaron beharko ditugu, bertsio berriago bat atera arte. Hala ere, gaur egun, euskarazko crack-ak jaitsi eta iPod Touchean instalatu daitezke euskarazko bertsioak izateko. Hala ere, Appleri ez zaizkio gustatzen mota hauetako crack-ak.

111mm ditu altueran, 58.9mm zabaleran eta 7.2mm lodieran. Gainera, bere pisua nahiko murriztua da: 101g baino ez ditu pisatzen.

2010/11/23

Skoda Superb


 


Argaki hauetan ikus dezakezuenez, Skoda Superb autoari buruz hitz egingo dugu, auto handia da, 4,84 metroko luzeeragaz, baina barruan zein maletategian daukan lekua oso ondo aprobetzatua dago. Oso prezio- kalitate ona du 28.000 eurogatik guztiz hornitutako autoa eduki dezakezu.


Volkswagen motorea erabiltzen du, beraz bere kalitatea ezin da zalantzan jarri. Gure ustez diesel 140CVko motorea onena da, oso gutxi kontsumitzen duelako, eta potentzia soberan du. Motore hau oso ondo doa, eta oso isila eta egokia da kotxea duen pisuarekiko. Barruko aldea oso kalitate honekoa da irudian ikus dezakezuenez, eta atzeko jesarlekuak oso espaziotsuak eta erosoak dira.


Maletategia bi modutan zabaldu daiteke 5 ateetakoa edo 4koa bihurtuz, hau oso praktikoa da objetu handiak maletategian sartzeko. Begira irudiak:
Beraz handia, erosoa, eta kalitate-prezio ona duen autoa nahi baduzu hau da zure autoa!


2010/11/18

Transition

Kotxe hegalariek zientzia fikzioaren mundua alde batera utziko dute datorren urtean, zer edo zer erreala bihurtzeko. Terrafugia konpainia estatubatuarrak bai airean baita lurrean ere erabili ahal izango den ibilgailua aurkeztu berri du. Beraz, gidariek gidatzeko B karneta eta pilotu lizentzia izan beharko dute.


Transition izena jarri dioten ibilgailu honek 700 km baino gehiagoko autonomia izango du, eta 185 km orduko abiadura lor dezake. Bi bidaiarientzako ibilgailu honen eraldaketa 30 segundotan betetzen da.


Transition-ek gidatzeko eta hegaz egiteko froga guztiak gainditu ditu, ondorioz, mugitzeko modu berri honek ateak zabalik ditu dagoeneko merkaturatzeko.

Porsche Cayman R


 
300 CV- dun auto berri honeri, pisua gutxitu dizkiote, motore potenteago bat jarriz eta bere forma  kirol itxura handiagoa emonez, benetan kirolezko auto komenigarria egin dute Porsche- ko ingeiniariak.
0 Km ordutik 100 Km ordura 5 segundutan igarotzen da, eta bere gidatzeko era oso erraza eta dibertigarria da, hainbat teknologia berri jarri diotelako. Espainian Cayman R honek 79.000 eurotik aurrera salgai egongo da beraz prezio- preztazio oso honak ditu.
Kontsumoari begira 9,7 L/ko gastatzen ditu batez bezteko 100 Km egiterakoan, eta 282 Km7 orduko abiadura artzeko oso konpensatuta dago.

2010/11/15

Mercedes SLS 2010

Mercedes- Benzen kirol autoa SLS deitzen da, oso berezia da izan ere, Espainian modelo honetako 28 kotxe besterik ezdaude. Oso garestia da, Ferrari eta Lamborginhi antzerako prezioa du eta. Aurreko astean Bilbon SLS auto gorri bat ikusi genuen.
Dirua badaukazu hobe duzu Porche 911 turbo bat erostea, ez da kotxe hau bezain berezia baina, prestazio zein prezio egokiagoa du eta gainera oso polita da.

2010/11/11

Ferrari 599 GTB Fiorano

Archivo:Ferrari599 A6 1.JPGFerrari 599 GTB Fiorano 2006tik aurrera merkatuan dagoen kirol automobila da. Ferrari 575M Maranello kotxearen ondorengoa da eta bere izenak Ferrari markaren froga autodromoan du jatorria.


Motore zentral bat du eta atzeko trakzioa erabiltzen du. Aluminioz eginda dago oso-osorik eta bi ate ditu. Bi bidaiari joan daitezke coupé estiloko kotxe honetan.


620CV ditu eta 0tik 100erako azelerazioa 3.7 segundotan egiten du. 335km/orduko abiadura har lezake eta ehun kilometrotan 21.3 litro kontsumitzen ditu.

2010/11/04

Audi A7



Ikus dezakezuenez kirol auto bat dirudi, bere formarengandik, baina errealitatean, berlina handi eta espaziotsu bat da, bere maletategia oso handia eta aprobetzagarria da eta horrela 4 bidaiari arazo barik bidaiatu dezakete.
204CV- 300CV tartean salgai egongo da, bertsio guztiak aldagailu automatikodunak izango dira  eta bere prezioa gaur egungo A6 eta A8- ren bitartekoa izango da.2010ko udazkenean aterako merkaturatuko da.
Gure ustez benetan polita den kotxe bat da, bere prezioa nahiko altua da, baina dirua eukinda oso komenigarria da zeren eta prestazio oso onak, kontsumoa duen potentsiarekiko nahiko orekatua da.

2010/10/28

Airbus A380


Airbus A380 edo A3XX Airbusek eraikitako lau motordun hegazkina da. Ontzigain bikoitza duen hegazkin bakarra da, eta honek, munduko hegazkinik handiena bihurtzen du (double deck ingelesez).



850 bidaiari garraiatzeko gai da, eta horrek munduko hegazkinik handiena izatea eragin du, Jumbo klasikoa gaindituz. Hegazkin honen lehenengo hegaldia 2005eko apirilaren 27an izan zen, Frantziako Toulouse hirian.



Airbus A380a 15200km hegan egiteko gai da eskalarik egin gabe, hau da, Bartzelonatik Sidneyraino dagoen distantzia. Abiadura arruntena Mach 0,85 da, beste modu batera esanda, 900km/orduko.



Simulakro desberdin asko egin dira hegazkin honen segurtasuna bermatzeko. Garrantzitsuena 2006ko martxoaren 26an Hanburgon, Alemanian, egin zena da. 873 pertsona (853 bidaiari eta 20 langile) 77 segundotan atera ziren ontziak dituen 16 larrialdi irteeretako 8tik.






Volkswagen Jetta berriaren argazkiak:

Kotxe honek berrikuntza handia izan du eta Europako merkatuan sarrera hona edukitea lortu nahi dute VAG-eko ingeniariek. 20.900 eurotik aurrera egongo da salgai, 2011ko lehen hiruilekoan.

2010/10/27

Volkswagen Passat 2010- 2011







Azaroan, Volkswagenek bere berlina berria merkaturatuko du. Teknologia berri ugari ezarri zaizkio:
Easy Open teknologia, honekin gidariak maletategiaren atetzarra, mogimendu sinple batekin zabaldu dezake.
Horrez gain, PARK ASSIST II ezarri zaio, horrela, kotxea automakikoki aparkatu dezakegu.
105 eta 300 CV arteko gama edukiko du. Geure ustez Volkswagen modelo honek beste marka batzuen modeloak kopiatu ditu, Audi A6-aren aurrealdea edota Skoda Superb-en atzealdea.


Barruko aldeari begira, kalitate oneko materialak erabili izan dira, izan ere, Passat zaharraren berdinak dira, hau da VAG automobil taldeko berdin-berdinak, eta hau eskertzekoa da.
Fidagarritasuna totala da eta gure ustez gaur egunerarte ikusitakoarekin 2.0 TDI  (140 CV) motorra onena da, kalitate-errendimendu-kontsumo harremana kontuan harturik.

Peugeot 508

2011ko otsailean, Peugeotek bere modelo berria merkaturatuko du. Modelo hau, gaur egungo 407 eta 607ak ordezkatuko ditu.
  
23.400 eurotik aurrera egongo da salgai eta bi motor desberdinekin eraikiko da: gasolinako VTi 1,6 1,6 THP 120 HP eta 156 CV, bigarrenak ere transmisio automatikoarekin  eta dieselak 1.6 HDI 112 CV, horietako bat ekologikoa izango da. Bost modelo gama ditu Access, Active, Allure, GT eta Business Line.