2010/10/28

Airbus A380


Airbus A380 edo A3XX Airbusek eraikitako lau motordun hegazkina da. Ontzigain bikoitza duen hegazkin bakarra da, eta honek, munduko hegazkinik handiena bihurtzen du (double deck ingelesez).



850 bidaiari garraiatzeko gai da, eta horrek munduko hegazkinik handiena izatea eragin du, Jumbo klasikoa gaindituz. Hegazkin honen lehenengo hegaldia 2005eko apirilaren 27an izan zen, Frantziako Toulouse hirian.



Airbus A380a 15200km hegan egiteko gai da eskalarik egin gabe, hau da, Bartzelonatik Sidneyraino dagoen distantzia. Abiadura arruntena Mach 0,85 da, beste modu batera esanda, 900km/orduko.



Simulakro desberdin asko egin dira hegazkin honen segurtasuna bermatzeko. Garrantzitsuena 2006ko martxoaren 26an Hanburgon, Alemanian, egin zena da. 873 pertsona (853 bidaiari eta 20 langile) 77 segundotan atera ziren ontziak dituen 16 larrialdi irteeretako 8tik.






Volkswagen Jetta berriaren argazkiak:

Kotxe honek berrikuntza handia izan du eta Europako merkatuan sarrera hona edukitea lortu nahi dute VAG-eko ingeniariek. 20.900 eurotik aurrera egongo da salgai, 2011ko lehen hiruilekoan.

2010/10/27

Volkswagen Passat 2010- 2011







Azaroan, Volkswagenek bere berlina berria merkaturatuko du. Teknologia berri ugari ezarri zaizkio:
Easy Open teknologia, honekin gidariak maletategiaren atetzarra, mogimendu sinple batekin zabaldu dezake.
Horrez gain, PARK ASSIST II ezarri zaio, horrela, kotxea automakikoki aparkatu dezakegu.
105 eta 300 CV arteko gama edukiko du. Geure ustez Volkswagen modelo honek beste marka batzuen modeloak kopiatu ditu, Audi A6-aren aurrealdea edota Skoda Superb-en atzealdea.


Barruko aldeari begira, kalitate oneko materialak erabili izan dira, izan ere, Passat zaharraren berdinak dira, hau da VAG automobil taldeko berdin-berdinak, eta hau eskertzekoa da.
Fidagarritasuna totala da eta gure ustez gaur egunerarte ikusitakoarekin 2.0 TDI  (140 CV) motorra onena da, kalitate-errendimendu-kontsumo harremana kontuan harturik.

Peugeot 508

2011ko otsailean, Peugeotek bere modelo berria merkaturatuko du. Modelo hau, gaur egungo 407 eta 607ak ordezkatuko ditu.
  
23.400 eurotik aurrera egongo da salgai eta bi motor desberdinekin eraikiko da: gasolinako VTi 1,6 1,6 THP 120 HP eta 156 CV, bigarrenak ere transmisio automatikoarekin  eta dieselak 1.6 HDI 112 CV, horietako bat ekologikoa izango da. Bost modelo gama ditu Access, Active, Allure, GT eta Business Line.